XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, jende aien katolikotasunak ez du eragozi eliz iareen ugaritasunik, eta berauen bizkortasunik.

Sinispena bizi-era bereizi baten eragille dan aldetik, Iberamerika'ko katolikotasunaren orbanik zakarrena, lurralde aietako inditar, nekazari, ta urietako jende xearen txirotasun ikaragarria da.

Izugarrizko erantzun-bearra dute, ortan, Laterri aietako gotzaidiek.

Erriarengandik urruti bizi izan dira.

Ez dute erriaren arazorik ulertu, eta jakiña, ez dute erriaren eskubiderik bear bezala babestu.

Baiñan errua ez da gotzai aiena bakarrik, Eliz osoarena da, ez bait ditu Elizak gotzai aiek beren eginkizuna betetzera beartu.

Badu Elizak zertaz barkapenik eskatu!!!.

Baiñan, orrela badare, ez dezagun aantzi, gaurko begiekin atzoko gertakizunak ikusterik ez zaigula zillegi!.

Gaur-egun gaiñera, zorionez, asko aldatu bait da giroa! Kolonbi'n ain zuzen, Medellin'go Batzarrean (1968) asi zan, eta Mexiko'ko Puebla'koan bizkortu (1974) giro berri ori; eta giro orren adiontasunean erne zitzaigun, orain arte naitanaiez ukan bear izan dituan akatsetaz bere burua garbituz gero Elizari eta Iberamerika'ko jendeari on aundia egin bear dien Askapen-Teologia.

1969'garren urtean, O.I.T. ots, Organisation Internationale du Travail edo Nazioarteko Lan-Erakundearen sorkuntza ospatu zan Jinebra'n.

An izan zitzaigun Aitasantua, ekaiñaren 10'ean.

Arrera egoki baten egilleak, Suizi'ko Lendakaria, Ludwig von Moos, eta O.I.T.-ko Zuzendaria, David Morse, izan zituan.

Bere itzaldian, langilleak olaetako ariketa osoan diru-jartzailleekin erdikide izan bear dutela gogoratu zien O.I.T.-tarrei. Euskeraz: Beraien eta beraien umeen etorkizunaren oiñarri diran ekonomiari ta gizarteari buruzko arazoetan erdikide izan bear dute langilleak, eta, ez, egiten duten lanaren emaitzetan bakarrik; ori lortzeko erak edatzea da orain dagokizuen eginkizuna.

Itz oiek esan aurretik, mintzaldiaren asieran, XIX mendeko lenen gizartiztilariak goraipatu zituan, Suizi bertako Mermillod Gotzaia, Friburg'eko Unibersitatea, Daniel Grand olagizon protestalaria, eta Gaspar Decartins (...).